Euria zure haurtzaroan

Berriro egin du euria zure haurtzaroan
eta oraindik ez dituzu konpondu itoginak.
Kanika ala kurkuluxak, aukeratu bistatik zer galdu,
zuk ez dituzu egin jokoaren arauak.
Zerua negarrez tematu arren itsasoak gazi du iraungo,
mareak ez zaitu azkarrago harrapatuko
zure haurtzaroan euria
berriro egin arren.
Jaurti kanika,
estali itogin bat,
nora joan dira kurkuluxak?
Berriro egin du euria zure haurtzaroan
eta arauak ez zeuden harean idatzita.

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.