Bertigoa

Amildegiaren ertzetik begira, bakarrik, gerra honek utzitako bajak zenbatzen ditut atzamarrak eta behatzak agortu arte. Amets egiten ei genuen behin hil arte jarraituko genuela metaforak, hiperboleak, harriak amildegira botatzen, gora, beti gora, jakinik gure kontra itzuliko zirena bat, bi, hamaika,…
+

Mendez mende men

Poema hau Deofi lagunak AM Colash proiektuaren bigarren kapitulurako egindako eskaeraren ondorioz sortu zen. Idatzi ondoren konturatu nintzen olerki bat zela… Mendez mende men Men egin, otzana izan, esanekoa. Esandakoa bete, esan dizuten lez. Jehova, jainkoa, Ala ahalguztidunaren kontrako bekatu…
+

Itolarriari

Izarrak itsutzen dituzuen kale sobera argiztatuei, ikasi eta inoiz barneratu gabeko moralari, irribarre debaldeko zuriei, uniforme berdinzaleei, zure hodi burrunbarien monoxidozko bihotzari, bide zuzenetik oker garoatzaten zure konbentzio ez-konbentzigarriei, zure asfalto eta plastiko arteko paradisu amesgaiztokoari, zure ihesbidezko droga kartzeleroei,…
+

Irakurraldiak

Joan den astean Walmapuko Nazioarteko VII. Poesia Jaialdira gonbidatua izan nintzen. Oraingo egoeran, noski, jaialdi birtuala izan zen, eta zazpi olerki irakurri nituen, lehenengoa elebitan, besteak gaztelania hutsez, inperioaren hizkuntza baita, historiaren ironiak, isilarazi nahi izan dituzten herriok batzen gaituena….
+

Ez zaitut aurkitu

Kalera atera naiz gaur zure bila eta espaloi bustiak oinen puntetan dabilen jendez gainezka ikusi ditut, aurpegi urdinak guardasol grisen azpian zugandik aterpetu nahian. Euritatik aterpetu naiz ni, lehen tabernan eta albiste etsiak ikusi ditut barratik bere buruaz beste egiten…
+