
Maiatzaren 20an iritsiko da Puta jainkotiarrak eleberria euskal letren mundura. Hamazazpigarrena. Harekin 2009an ehuntzen hasitako hirukia itxi da, eta unibertso baten sarea zabaldu. 2022an etorri zen Esan gabe doa, 2024an Zortzigarren hiria, eta bietan zabaldutako hariak lotzeko lana utzi zioten Agusi hirugarrenean. Irakurleak, ordea, atzean utzitako beste hari batzuk lotzeko beste aurpegi ezagun batzuekin ere egingo du topo, ezustean. Egunen batean, beharbada, jakingo dugu Simun Palsu nor den. Berak ez du presarik, lagunak ez ditu falta.
Trilogiako aurreko aleek hutsunerik utzi bazizuten, beteko ahal dizkizu azken nobela honek! Eta filosofia jolas bihurtzeko gogorik baduzu, zorroztu neuronak, zeri heldu aurkituko duzu-eta.
Erantsi aurreiritziak, kalibratu iparrorratza eta sartu biluzik Askayalan!
