Musika

Hemen parte hartu dudan musika taldeak dituzu. Haietan sartuta zerbait ezagutu ahalko duzu haien ibilbideaz, eta diskografia ikusi eta entzun ahalko duzu (Jamendok ematen duen plugina ez da oso ona, baina tira, bandcampekoa hobeto dabil). Nahi duzun guztia Jaisteko gunean lor daiteke doan.

Punkamine

Punkamine

Punkamine 2.003an sortu genuen Jonuk, Xantik, Gaizkak eta laurok. Zenbait taldetan aritutakoak ziren denak baina, niri dagokidanez, nerabezarotik beti heldu ezinik geratzen zen asmoa izan zen punk talde batean parte hartzea. Proiektuak ez ziren falta...
Trio Ternura

Trio Ternura

Trio Ternura 2.012an sortu zen, eta izenak izen, ez zen inoiz hirukotea izan. Taldea sortuta zegoenean batu nintzaion ni, maiatz aldera. Orduan Cristo, Fir, Negro eta Joseba osatzen zuten. Josebak, ordea, Euskal Herrira itzuli behar zuen, eta haren agur...