Tag Archive: literatura

Dantzari zoroaren orduak

Eskola garaian, hots, duela mundu oso bat, bolada bat izan nuen Lorcaren antzerkiarekin liluratuta. Saio batzuk ere egin nituen orduan antzezlanen bat idazteko; erdaraz, garai haietan. Bolada hori atzean utzita, nire sorkuntzatik alboratuta geratu zen antzerkia, unibertsitate garaian (95-96an? batek…
+

Olerkiak II

Beste sortatxo bat. Iraganetik datozen oihartzunak (bihar beteko dira 24 urte lehenengoa idatzi nuenetik!), bai, baina oroimenean ondo irarrita idatzi nituen uneak, mamu desagertu baten gisa topatu dudan olerki galdu bati dagokiona izan ezik. Hiritarturik Kanpaiek jo dute, jo dituzte,…
+

Itzulpenak eskuragarri penintsulan

Argentinako Tren en Movimiento argitaletxeak hitzarmena lortu du Traficantes de sueños argitaletxe eta banatzailearekin eta, beraz, aurrerantzean eskuragarri izango du penintsulan bere katalogoa, horren barruan azken urteotan argitaratu dizkidan eleberrien itzulpenak. Baten bat eskuratu nahi baduzu, Traficantes de sueños-ekin lan…
+

Erdian

Erdian jaio nintzen, ez goizegi ez berandu, garai lokartuan, ez ikatz gori ez elur hormatu, buztin epel akaso. Erdian, beti erdian. ez gozo ez garratz, ahoan atsegin, gehienez, ez maitatuegia ez gorrotatua, estimatua sikiera. Gau-mahaiko argi motela, iluntasuna uxatzen dizuna,…
+

Olerkiak

Garai batean baneukan olerkiak idazteko joera, oso handia ez bazen ere. Gehien bat klaseko orduak jateko modu bat zen. Olerkiak zenbatu eta data jartzen nien. Lehengo egunean garai haietako zorroa topatu dut Mundakako ganbaran eta, oraindik ordenagailuan gordeta dauzkadanekin batera,…
+