Ingelesera iristeko abentura

Bederatzi urte behar izan dira, baina Jayren eta bidean batu zaizkionen eginahal nekaezinari esker badago ingelesez nire lehen liburua, The good don´t use umbrellas, Los buenos no usan paraguas autobiografikoaren moldaketa-itzulpena. Ahalegin hau Txilen -eta non ez!- oraindik bizi den errepresio eta kriminalizazio giroa salatzeko kanpainaren barruan sartzen da eta Erresuma Batuan eta AEBn egongo da eskuragarri Active Distribution argitaletxearen eskutik (eskerrik asko, Jon). Azpimarratzekoak eta eskertzekoak dira Gavinek eta Georginak gaztelerazko bertsioa egokitu eta ingeleseratzeko debalde egindako lana, eta opari handiak dira Penny Rimbaudek eta Ruth Kinnak liburuari eskainitako berbak. Ezin ahaztu, halaber, Anarchiest Studies erakundeko Jimek emandako laguntza.

Beste urrats bat estatu eta kartzela ororen aurkako borrokan.

Liburua eskuratzeko jarri harremanetan argitaletxearekin 😉

Bestalde, merezi du Punk Ethics-eko lagunek eta Lluís Ràfols adiskide handiak, zein bere arloan, egiten duten lanari begiratua ematea. Elkar-laguntza berba ederra baino zerbait gehiago da…

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.