GorriBaltz

GorriBaltz 2019ko maiatzean asmo handirik gabe sortutako proiektua da. Asmo bakarra musikarekin jolastea zen. Linuxek musika sortzeko programaren bat eduki behar zuela otu eta, bila hasita, LMMS topatu nuen. Youtuben tutorial batzuk ikusi, esperimentazioari ekin, eta laster 4 kanta neuzkan sortuta. Eta jolasean hasitakoak gorputza hartu eta musika proiektu bihurtu zen. Dena sailkatu behar den gizarte honetan ez neukan oso argi zelan sailka zitekeen emaitza eta psikoelektropunk deitzea erabaki nuen. Luzarorako proiektua? Batek daki, ondo pasatzen dudan bitartean…

 

DISKOGRAFIA

Zuen gainean

Zuen gainean

Jolas moduan hasi zen LP hau, hasieran EPa behar zuena, GorriBaltz proiektua bera legez. Inoiz ordenagailuan musika konposatu barik egonda, linuxerako programen bila hasi, LMMS topa, instalatu, eta tutorial pare bat ikusita "Eskegiko zaituztegu" atera...