Literatura

Dantzari zoroaren orduak

Eskola garaian, hots, duela mundu oso bat, bolada bat izan nuen Lorcaren antzerkiarekin liluratuta. Saio batzuk ere egin nituen orduan antzezlanen bat idazteko; erdaraz, garai haietan. Bolada hori atzean utzita, nire sorkuntzatik alboratuta geratu zen antzerkia, unibertsitate garaian (95-96an? batek…
+

Olerkiak II

Beste sortatxo bat. Iraganetik datozen oihartzunak (bihar beteko dira 24 urte lehenengoa idatzi nuenetik!), bai, baina oroimenean ondo irarrita idatzi nituen uneak, mamu desagertu baten gisa topatu dudan olerki galdu bati dagokiona izan ezik. Hiritarturik Kanpaiek jo dute, jo dituzte,…
+

Erdian

Erdian jaio nintzen, ez goizegi ez berandu, garai lokartuan, ez ikatz gori ez elur hormatu, buztin epel akaso. Erdian, beti erdian. ez gozo ez garratz, ahoan atsegin, gehienez, ez maitatuegia ez gorrotatua, estimatua sikiera. Gau-mahaiko argi motela, iluntasuna uxatzen dizuna,…
+

Duela hamalau urte…

Duela hamalau urte agertu zen argitara nire bigarren eleberria, Karonte. Hona berreskuratu nahi izan ditudan zertzelada pare bat… Azken finean, drogak pixkanakako suizidioa dira, ordu finkorik gabe lehen egunetik programatutako erloju-bonbak. Talentu gehiegi alferrik galduta. … Jainkoarren, ez dakit bereizten…
+

Olerkiak

Garai batean baneukan olerkiak idazteko joera, oso handia ez bazen ere. Gehien bat klaseko orduak jateko modu bat zen. Olerkiak zenbatu eta data jartzen nien. Lehengo egunean garai haietako zorroa topatu dut Mundakako ganbaran eta, oraindik ordenagailuan gordeta dauzkadanekin batera,…
+

Ni bat asmatu nuen

Ni bat asmatu nuen, bikaina, nahi nuen neurrikoa, onak zirela ikasi nuen dohainez jantzia, eta asmatu ez nuen niak bere bizi osorako lantzat hartu zuen asmatu nuen nia gezurrez gezur biluztea, suntsitzea, gezurtatzea. Maitasuna maite nuela asmatu nuen, maitatzen banekiela….
+