Author Archive: Asel
Olerkiak III
Amaitu da inoiz amaituko ez zela ematen zuen urtea, baina ez dakit berriak aurpegi hoberik dakarren. Hasteko, behintzat, olerki berri pare bat ekarri dizkit. Gizakiok ez gara arrazoimen hutsa, eta bart buruak berez erabaki du nora jarri begira. Iraganera, etorkizunera,…
+
Bertigoa
Amildegiaren ertzetik begira, bakarrik, gerra honek utzitako bajak zenbatzen ditut atzamarrak eta behatzak agortu arte. Amets egiten ei genuen behin hil arte jarraituko genuela metaforak, hiperboleak, harriak amildegira botatzen, gora, beti gora, jakinik gure kontra itzuliko zirena bat, bi, hamaika,…
+
Mendez mende men
Poema hau Deofi lagunak AM Colash proiektuaren bigarren kapitulurako egindako eskaeraren ondorioz sortu zen. Idatzi ondoren konturatu nintzen olerki bat zela… Mendez mende men Men egin, otzana izan, esanekoa. Esandakoa bete, esan dizuten lez. Jehova, jainkoa, Ala ahalguztidunaren kontrako bekatu…
+
Itolarriari
Izarrak itsutzen dituzuen kale sobera argiztatuei, ikasi eta inoiz barneratu gabeko moralari, irribarre debaldeko zuriei, uniforme berdinzaleei, zure hodi burrunbarien monoxidozko bihotzari, bide zuzenetik oker garoatzaten zure konbentzio ez-konbentzigarriei, zure asfalto eta plastiko arteko paradisu amesgaiztokoari, zure ihesbidezko droga kartzeleroei,…
+
Musurik gabeko musuak

(Artikulu hau Independentean argitaratu zen 2020ko azaroaren 21ean). Erabaki berria hartu du OMEk, hasieratik barregarri gertatzen zen keinua are barregarriago utziz: gure harremanak ukondoka egin beharrean, eskua bihotzean jarrita egin behar ditugu, distantzia zuhur batera, ukitu oro saihestuz. Laster, pixkanaka…
+
Marilurlau!

(Artikulu hau Independentean argitaratu zen 2020ko azaroaren 8an) Azken urteotan zabaltzen ari da, gero eta indar handiagoz, ezkerraren tradizio oso zaharra, kasu honetan zientzia ahalguztidunaren ahots ofizialak zalantzan jartzen duen oro barregarri utzi, estigmatizatu eta sakoneko eztabaidak saihesteko. Estrategia erraz…
+
Gura dut Euskal Hiria
Olerki hau izan zen lehena zazpi urte poesiarik idatzi barik eman ostean. Esan daiteke bereziki oparoa izan ez zen nire bigarren bolada poetikoari zabaldu ziola atea. Olerki hau, EIEren ekimen berezi baten barruan, idazle maitagarri batzuekin batera sortutako Atera dena…
+
Irakurraldiak
Joan den astean Walmapuko Nazioarteko VII. Poesia Jaialdira gonbidatua izan nintzen. Oraingo egoeran, noski, jaialdi birtuala izan zen, eta zazpi olerki irakurri nituen, lehenengoa elebitan, besteak gaztelania hutsez, inperioaren hizkuntza baita, historiaren ironiak, isilarazi nahi izan dituzten herriok batzen gaituena….
+
Wallmapuko Nazioarteko VII. Poesia Jaialdia

Urriaren 15, 16, 17 eta 18an Wallmapuko Nazioarteko VII. Poesia Jaialdia egingo da. Rayen Kvyeh-ek gonbidatuta, olerki xume batzuk irakurtzeko ohorea izango dut urriaren 16an, ostiralean, 21:00etan Euskal Herrietako ordutegian (16:00etan Wallmapuko ordutegian). Ekarpen txiki bat isilarazi nahi dituzten herrien…
+