Trio Ternura – Todos Terroristas

Izena: Todos Terroristas

Urtea: 2.017

Estudioa: Marea Records

Azala eta diseinua: Lluís Ràfols

Taldekideak: Cristo (ahotsa), Fir (bateria), Mariano (gitarrak), Fer (gitarrak), Tam (baxua), Asel (baxua eta ahotsak)

Gure lehen lan luzea, “Todos Terroristas”, 2017an grabatu genuen, Nico teknikari izan genuela, berriz ere. Esperientzia apur bat pilatuta, kantak gehiago lantzen jardun genuen eta grabazio prozesua luzeagoa eta zorrotzagoa izan zen. Gure kantei ez ezik, bertsioei ere egin genion leku oraingoan, hitzak geure erara moldatuta.

Azala eta diseinu osoa Lluisek egin zizkigun, nola ez. Bera da gure logoaren egilea. Oraingoan irudiei garrantzi handiagoa ematea erabakita, marrazki eder bat diseinatu zigun kanta bakoitzarentzat. Ikusgarria emaitza. Ezin, ordea, hemen denak sartu…