Badator “Letras Al Margen”, Antena Negra TVko literaturari buruzko saioa

Domekan, apirilak 24, 19:00etan, “Letras Al Margen” saioa estreinatuko dugu. Saioa hilerokoa izango da eta astearteetan ere ikusi ahalko da, 23:00etan, Antena Negra TVn, Buenos Aires hiriburuan ATDko 20. kanalean, zein Interneten, ANTVren webgunean. Programa honen bidez komunikabide eta bide komertzial nagusietatik kanpo geratzen den literatura helarazi nahi diegu ikusleei. Literatura, zentzu zabalean eta ikuspegi elitistetatik kanpo ulertuta. Gogo handiz eta batere dirurik gabe egindako saioa da, autogestioaren bidez dena egin baitaiteke. Sintonizatu eta jarrai iezaguzu, baita Youtube eta Facebooken ere!

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.