“Los buenos no usan paraguas” liburuaren azken aurkezpenak Argentinan

Aste honetan Los buenos no usan paraguas liburuaren azken aurkezpenak egingo ditugu Buenos Airesen, Euskal Herrira itzuli aurretik.

Lehenengo txanda Constitución-eko Ateneo Anarkistak hartuko du (Av. Brasil 1551), ostegunean, martxoak 30, 19:00etan. Estatuarentzat ideien jazarpenak daukan garrantzia eta, haren aurrean, elkartasun premia aztertzen saiatuko gara, liburua horretarako tresna erabilita.

Horren ostean, ostiralean, martxoak 31, San Telmoko Euskaltzaleak elkarteak hartuko du lekukoa (Bernardo de Irigoyen 826), 20:00etan. Oraingoan, euskal presoen inguruko jarrerak eta erruduntasunaren eta errugabetasunaren kontzeptuak aztertuko ditugu, liburuan jasotako kasua adibide hartuta, berriz ere.

Culmine argitaletxeari eman nahi dizkiot eskerrak berriro, emandako sostenguagatik.

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude