Duela hamalau urte…

Duela hamalau urte agertu zen argitara nire bigarren eleberria, Karonte. Hona berreskuratu nahi izan ditudan zertzelada pare bat…

Azken finean, drogak pixkanakako suizidioa dira, ordu finkorik gabe lehen egunetik programatutako erloju-bonbak. Talentu gehiegi alferrik galduta.

Jainkoarren, ez dakit bereizten ezarritakoa eta nire baitatik sortutakoa. Banaiz ala ez naiz? Eta Naroa? Noiz hasi naiz lehengusina bezala ikusteko zailtasunak izaten? Burua irabiatzen dion zurrunbiloa gero eta zoroago hasi da biraka, bira gero eta ilunagoetan. Madokaren besarkada gozotik atera eta dutxa hartzera joan da, ur berotan burmuinak urtzera, ezintasuna ahaztera.

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.