Erdian

Erdian jaio nintzen,
ez goizegi ez berandu,
garai lokartuan,
ez ikatz gori ez elur hormatu,
buztin epel akaso.
Erdian, beti erdian.
ez gozo ez garratz,
ahoan atsegin, gehienez,
ez maitatuegia ez gorrotatua,
estimatua sikiera.
Gau-mahaiko argi motela,
iluntasuna uxatzen dizuna, ametsak argitu barik,
lerroei ozta-ozta
jarraitzeko nahiko.
Erdian, beti erdian.
Ez akuilu ez galga,
makulu badaezpadakoa.
Jaio nintzen,
bizi naiz,
erdian,
ezerezean.

(Buenos Aires, 2019-3-2)

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.