Itzulpenak eskuragarri penintsulan

Argentinako Tren en Movimiento argitaletxeak hitzarmena lortu du Traficantes de sueños argitaletxe eta banatzailearekin eta, beraz, aurrerantzean eskuragarri izango du penintsulan bere katalogoa, horren barruan azken urteotan argitaratu dizkidan eleberrien itzulpenak. Baten bat eskuratu nahi baduzu, Traficantes de sueños-ekin lan egiten duten liburu-dendetan eska dezakezu. Bilbon DDTren dendan (Marzana kaia, 5) aurkituko dituzu. La mentira en la sangre izango da iritsiko den lehena, baina besteren bat nahi izanez gero, hara joan eta eskatzea baino ez daukazu, haiek eskaera egin dezaten.

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.