Lanbide arrunt bat

Familia progre batean, egun arrunt batean, elkarrizketa arrunt bat…

-Eta, zelan joan zaizu elkarrizketa, hartu zaituzte McDondaldsen?

-Ez, aita, lan askoz hobea topatu dut izkinako putetxean. Soldata hobea da, komisioak kontutan hartuta. Esan zure lankideei etortzeko, sarketa bikoitzengatik deskontuak egiten ditugu.

-Hau poza, maitea, beti jakin dut puta ona izan zintezkeela, zure amama bezala. Auzo osoan egingo dizut publizitatea, ezagutzen ditut batzuk, bai, ohiko bezero izango dituzunak, ez dute sinetsi ere egingo.

-Bai, pentsatu dut, zure lagunetako batzuek zelan begiratu ohi didaten jakinda… Zeu ere etor zaitezke, senideei ere %30 merkeago egiten uzten digute. Eta noski, ez nauzu ni aukeratu behar, nirekin batera Txominen alaba ere hartu dute, badakit zelan berotu zaren beti berarekin…

-Txominen alaba? Ez esan! Gero deituko diot zoriontzeko. Ideia freskoak behar dira, zuek bezalako gazte ekintzaileak, eta ondo etorriko zait beherapen hori, ez dakizu zenbat gastatzen dudan hilero putetxe horretan… Gaztetan neuk ere pentsatu nuen, amaren tradizioari jarraitzearren, eta proba egin nuen, baina ez nuen balio, esaten zidaten ipurdia estuegia neukala eta ez neukala teknika onik xurrupadak egiteko. Baina tira, nire alabatxoak berreskuratu du tradizioa, hau poza.

-Gainera, gauez lan egingo dudanez, ikasten jarraitu ahalko dut.

-Ikasi? Baina zertarako galdu nahi duzu denbora? Ikusiko duzu, laster finko egingo zaituzte, bizi osorako negozioa daukazu hor. Esperientzia hartu, eta urte batzuk barru zeure negozioari ekin diezaiokezu. Beti pentsatu dut itzela litzatekeela prostituzio kooperatiba autogestionatua irekitzea. Amari diotsozunean egundoko poza hartuko du.

-Bera konbentzitu behar zenuke, oraindik sasoiko dago, ea Carrefourreko lan ustel hori uzten duen.

-Amari…, ez dakit nik, ez pentsa zu bezain trebea denik…

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.