Bumeran efektua

boomerang1Punkak ginen, guztiaren aurka geunden, Estatuaren eta Kapitalaren aurka geunden. Instituzio guztiak suntsitu nahi genituen. Gure aldarriek, gure orroek haiek ahulduko zituztela uste genuen. Urteak pasa eta guk bazter utzitako esparru guztiak bere egiten jakin dute Estatuak eta Kapitalak. Guk bazter utzitakoez elikatu dira. Komunitateak alde batera uzten duenaz elikatzen dira haiek. Ahuldu egingo genituelakoan inoiz baino indartsuago ditugu egun, inoiz baino mendekoago gu. Eta hala ere, susmoa dut luzaroan jarraituko dugula, erradikal eta iraultzaileenak garelakoan, gure eskuetan behar luketen esparruak Estatuari eta Kapitalari eskuzabal oparitzen. Jaurti genuen bumerana bueltan dator eta aurpegian bete-betean jo arte haren bidaiari begira jarraituko dugu, atzera dakarren bidea oraindik aurrerakoa dela sinistuta.

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.