“Los buenos no usan paraguas”en Argentinako edizioa, hirugarren ahizpa

img_20160922_184451Lehenengo ahizpa Txilen jaio zen, 2013an, Quimantú emagina zela. Bigarrena urtebete geroago etorri zen, 2014an, Euskal Herrian, DDT, Sorginkale eta Haginen eskutik. Eta orain, 2016an, txanda iritsi zaio Argentinako ahizpari, Cúlmineren lanari esker. Azken ahizpa honek, gainera, hitzaurre berezia dauka, Argentinako irakurleentzat beren-beregi idatzia. Hala, momentuz, Los buenos no usan paraguas-en familia osatuta geratu da. Laster hasiko gara ahizpa txikia kalera ateratzen, mundua erakusten. Lehenik IMPAn egingo den FLIAra eramango dugu, urriaren 15 eta 16an. Toki historiko horretatik paseatu ondoren, 5° Feria del Libro Punk y Derivadxsetik ibiliko da, azaroaren 5ean La Cultura del Barrion eta 6an Salón Pueyrredónen. Eta azaroaren 15ean, beste toki historiko bat bisitatuko du mundua ofizialki agurtzera, Biblioteca Popular José Ingenireros, hain zuzen ere. Ahizpa txikiak noren antza atera duen ikusi nahi duzuenok badakizue non topatu, beraz…

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude