Agindu nizun
Poema bat agindu nizun, ez edozein poema, ordea, zurea azala letra bat gora, letra bat gora, letra bat gora a za la iz te rrak gora, hizkiz hizki, biloz bilo, ikaraz ikara zure azala bera den poema bat zure izterrak,…
+
Poema bat agindu nizun, ez edozein poema, ordea, zurea azala letra bat gora, letra bat gora, letra bat gora a za la iz te rrak gora, hizkiz hizki, biloz bilo, ikaraz ikara zure azala bera den poema bat zure izterrak,…
+
(Independentean argitaratua 2021eko ekainaren 11n) Nork esango zigun duela urtebete, distopiak irakurri eta idaztetik, distopia betean bizitzera igaro behar genuela hain epe laburrean. Urte bat baino gehiago, itxura guztien arabera askoz gehiago izango dena eta, kezkagarriena, distopia hori normaltasun berritzat…
+
Paper batean idatzi nuen nire itxaropenen izena, kartazalean gorde eta kutxa baten barruan utzi nuen. Ez dakit kutxa hori lurperatuta geratu zen edo ganbaran, baina ahaztuta geratu ziren, bai idatzitako izena, bai kutxan sartu nituen itxaropenak. Jakin nuen gero soto…
+
Nire berba hauek bentzinazkoak izatea gura nuke, ahotsa jartzen dien zure hatsa pospoloa, baina errealitatea ipotx hori bat da, koloretako arrainen ezkataz jantzia, eta errekak askatzen ditu gure oinen azpian, estoldetatik, mailuak, gabiak, promesak, zapiak belztuko dituen gorria irribarre imintzio…
+
Mundu mailako espetxealdia ez da gauza berria, beti bizi izan gara zaintzapeko askatasun murriztuan, eta iaztik hona aldatu den bakarra ‘murriztu‘ horretan datza. Zaintzapeko askatasun are murriztuagoan eman dugu urte bat baino gehiago. Dena gobernatzen ei duen ipar hemisferio honetan,…
+
Salve bagina, mater misericordia, ez dago zure barrura arrazoi bategatik edo besteagatik itzuli nahi ez duenik kanporatzen gaituzun unetik. Hutsik zugandik kanpo, bekaturik gabeko salbaziorik gabe, tenplua, eliza, erlijio unibertsal bakarraren batzarra. Jaun-hartze gezik ez, otoi, andre-hartzeak batzen gaitu, odolkidetzen,…
+
Jarridazu baso bete haurren burezur hauts hautsitako promesak errazago loditzen baitira oroimena finkatu ez dutenen odolean. Jarridazu plater bete ostutako zentzu komun, hoztutako iraultzak zotz, hortzen artean ideia hari deserosorik geratu ez dakidan, gonbidatuak baititut afaltzera. Bapo jan barik larrutan…
+
(Artikulu hau Independentean argitaratu zen 2021ko martxoaren 8an) Duela ez horrenbeste nire buruko gurpilari eragin zion Euskal Herrietan ibilitako lagun batek esan zidanak. Mundu akademikoaren sareetan harrapatuta bizi da bera eta, nire moduan, estatu erakundeetatik ahalik eta urrunen bizi nahi…
+