Bahiketa, soinu banda

Atzo Buenos Airesko lagunekin hizketan, gure Herriarte lunpen txikian, Bahiketari legokiokeen soinu bandaren ideia sortu zen. Askotan izan ditut halakoak gogoan, zer musikak lagunduko lukeen nire eleberri hau edo bestea, eta behin Buenos Airesko Radio de Salón irratian nire ibilbide…
+

Pisu bat dago

Pisu bat dago nire betileetan, ikusten uzten ez didana. Pisu bat dago nire iraganean, gelditzen uzten ez didana. Ez ditut pisatu nahi, baina pisatzen ditut pisu diren hitzak, promesak, arauak, haien pisukide diren ohiturak, usteak, marmarak. Pisu bat dago nire…
+

Kaiola bizitza

Badago bizitza bat gogoratzen ez dudana, badago bizitza bat kaiolarik ikusten ez nuena, badago bizitza bat kaiola ikusi nuena, badago bizitza bat kaiola barruan beste kaiola bat topatu nuena, ez dago bizitzarik kaiola orotatik at, denok ihesi ez bagoaz batera.

Musukoa

Derrigorrezkoa ez zenean jarri nien musukoa musuei, eta orain, derrigorra denean, musuka jango nituzke hodeiak eta olatuak, izurdeak eta basurdeak, baita adreiluak eta eskudelak ere, musu gogorrari haginak zorrotz. Musuko barik, musu barik, musugorri, musik eskatu barik, baina, beharbada, seguru,…
+