Uda hasieran iragartzen nuenez, badator iraila, eta berarekin nire bederatzigarren eleberria, Txalapartaren eskutik. Hala, irailaren 4an, goizeko 11etan, prentsaurrekoa egingo dugu Garazi Arrula editoreak eta biok Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan munduari Bahiketa hemen dagoela iragartzeko. Eta munduari ez badio axola, jakin dezaten euskal komunikabideak irakurri edota entzuten dutenek, behintzat 😋. Saiatuko gara hor azaltzen zer gertatzen den Edu protagonistaren buruan, errazagoa, seguruenik idazlearen buruan gertatzen dena azaltzen saiatzea baino.