Pisu bat dago

Pisu bat dago nire betileetan,
ikusten uzten ez didana.
Pisu bat dago nire iraganean,
gelditzen uzten ez didana.
Ez ditut pisatu nahi,
baina pisatzen ditut
pisu diren hitzak, promesak, arauak,
haien pisukide diren
ohiturak, usteak, marmarak.
Pisu bat dago nire papilotetan,
entzuten uzten ez didana.
Pisu bat dago nire etorkizunean,
pausua galarazten didana.
Ez ditut pisatu nahi,
baina pisatzen ditut
pisu diren irriak, zirriak, laztanak,
haien pisukide diren
malkoak, listuak, azalak.
Pisu bat dago nire azazkaletan,
idazten uzten ez didana.
Pisu bat dago une honetan
pisatzerik ez dagoena.

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.