Urtea: 2.005
Estudioa: Xanti
Azala eta diseinua: Xabi
Taldekideak: Jonu (baxua eta ahotsak), Jorge (gitarra), Maci (bateria) eta Asel (ahotsa)
Gure lehen LPa izan zen eta, niretzat behintzat, estudioko lehen esperientzia. Xantik gidatu zuen prozesu osoa. Gogoangarria izan zen bateria grabatzeko unea, baina ez da erraza hona hitzetan laburtzea…
Xabik -beste punkaminetar bat, itzaletatik- egin zigun diseinu osoa, eskuz. Ez zen izan oparitu zigun material bakarra.