Musika

Hemen parte hartu dudan musika taldeak dituzu. Haietan sartuta zerbait ezagutu ahalko duzu haien ibilbideaz, eta diskografia ikusi eta entzun ahalko duzu (Jamendok ematen duen plugina ez da oso ona, baina tira, bandcampekoa hobeto dabil). Nahi duzun guztia Jaisteko gunean lor daiteke doan.

Punkamine

Punkamine

Punkamine 2.003an sortu genuen Jonuk, Xantik, Gaizkak eta laurok. Zenbait taldetan aritutakoak ziren denak baina, niri dagokidanez, nerabezarotik beti heldu ezinik geratzen zen asmoa izan zen punk talde batean parte hartzea. Proiektuak ez ziren falta...
Trio Ternura

Trio Ternura

Trio Ternura 2.012an sortu zen, eta izenak izen, ez zen inoiz hirukotea izan. Taldea sortuta zegoenean batu nintzaion ni, maiatz aldera. Orduan Cristo, Fir, Negro eta Joseba osatzen zuten. Josebak, ordea, Euskal Herrira itzuli behar zuen, eta haren agur...
GorriBaltz

GorriBaltz

GorriBaltz 2019ko maiatzean asmo handirik gabe sortutako proiektua da. Asmo bakarra musikarekin jolastea zen. Linuxek musika sortzeko programaren bat eduki behar zuela otu eta, bila hasita, LMMS topatu nuen. Youtuben tutorial batzuk ikusi, esperimentazioari...
Analgy

Analgy

Analgyren lehenengo hazia 20 17 aldera jarri zen. Orduan, Buenos Airesetik Bermeora itzulita, Sergio Meauriorekin elkartu, eta elkarrekin proiektu bat egitea proposatu zidan berak. Izena ere bazeukan, pentsatuta, orain arte iraun duena. Asmoa, garai haietan,...