Tag Archive: olerkiak

Olatuak

Olatuen inkontzientziaz ekiten diogu buruz haitz gotorren kontra, mugak zizelkatzeko denbora mugagabearen jabe denaren setakeriaz, denbora izan arren, harea atzamarren artean zelan, gure odolaren aparretan, denbora bera baino zaharragoak diren pitzaduren artean ihes egiten diguna. Olatuen inkontzientziaz uzten dugu odola…
+

Salve bagina

Salve bagina, mater misericordia, ez dago zure barrura arrazoi bategatik edo besteagatik itzuli nahi ez duenik kanporatzen gaituzun unetik. Hutsik zugandik kanpo, bekaturik gabeko salbaziorik gabe, tenplua, eliza, erlijio unibertsal bakarraren batzarra. Jaun-hartze gezik ez, otoi, andre-hartzeak batzen gaitu, odolkidetzen,…
+

Jarridazu

Jarridazu baso bete haurren burezur hauts hautsitako promesak errazago loditzen baitira oroimena finkatu ez dutenen odolean. Jarridazu plater bete ostutako zentzu komun, hoztutako iraultzak zotz, hortzen artean ideia hari deserosorik geratu ez dakidan, gonbidatuak baititut afaltzera. Bapo jan barik larrutan…
+