Tag Archive: olerkiak

Erdian

Erdian jaio nintzen, ez goizegi ez berandu, garai lokartuan, ez ikatz gori ez elur hormatu, buztin epel akaso. Erdian, beti erdian. Ez gozo ez garratz, ahoan atsegin, gehienez, ez maitatuegia ez gorrotatua, estimatua sikiera. Gau-mahaiko argi motela, iluntasuna uxatzen dizuna,…
+

Olerkiak

Garai batean baneukan olerkiak idazteko joera, oso handia ez bazen ere. Gehien bat klaseko orduak jateko modu bat zen. Olerkiak zenbatu eta data jartzen nien. Lehengo egunean garai haietako zorroa topatu dut Mundakako ganbaran eta, oraindik ordenagailuan gordeta dauzkadanekin batera,…
+

Ni bat asmatu nuen

Ni bat asmatu nuen, bikaina, nahi nuen neurrikoa, onak zirela ikasi nuen dohainez jantzia, eta asmatu ez nuen niak bere bizi osorako lantzat hartu zuen asmatu nuen nia gezurrez gezur biluztea, suntsitzea, gezurtatzea. Maitasuna maite nuela asmatu nuen, maitatzen banekiela….
+