Gaur entzun dut

Gaur entzun dut
erositako balak ez zituela inork saldu.
Gaur entzun dut
hildakoek ez dituztela balak itzuli nahi,
edo ez dutela nori itzuli aurkitzen,
inork ez baitizkion inori saldu.
Gaur entzun dut
Nazio Batzuen Erakundearen adierazpenak,
penaz,
baina balak legez galtzen direla
itzulpenik behar ez dituzten gorpuen artean.
Gaur entzun dut
balak isilarazteko
gorpu guztiek eutsi beharko diotela
mende bateko isilune begirunetsuari
Nazio Batzuen Erakundearen onespenez,
edo hura barik.
Gaur entzun dut
X jaunaren aburuz
sionista berbak
balek baino min handiagoa egiten duela,
baina ez dut entzun
salbuespenik egingo ote den
Theodor Herzlen ondorengoek
berba eta balak,
biak erabiliz gero.
Gaur entzun dut…
baina oker, seguruenik,
lurra maitatzea
balaz ordaintzen dela diostaten belarriek
gezurrak baino ez baitizkidate
xuxurlatzen.

1 Comment

  1. Haizea Urtasun Rosano

    Zeinen ederra!!!

    palestina
    injustiziA
    ezta baKEA
    non dago etxeA?
    etxeA [con la A de anarkia]
    herriA
    harri herrI
    tanke gaineko irrI
    erosten ez dan horI
    zuena, danontzat oparI
    xumeago geurea: aldarrI
    norI?
    bekaturik bada, Lurrean,
    zuekiko, inperioak: TORIII
    gizaki-ON eskari
    euskal prehistorikoon zagi
    egungoon (b)egi
    munduarI:
    UTZI BAKEAN
    (geurea, ta) NONONGO HERRI
    nimiño garenon bihotzetatik,
    zuri, Palestinari

    Reply

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.