Salve bagina

Salve bagina, mater misericordia,
ez dago zure barrura
arrazoi bategatik edo besteagatik
itzuli nahi ez duenik
kanporatzen gaituzun unetik.
Hutsik zugandik kanpo,
bekaturik gabeko salbaziorik gabe,
tenplua,
eliza,
erlijio unibertsal bakarraren batzarra.
Jaun-hartze gezik ez, otoi,
andre-hartzeak batzen gaitu,
odolkidetzen,
zure itsasoan isurkide.
Salve bagina,
bakea kanpoan zure barruan bagina.

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.