
Jakinaren gainean zaudete, Zigor iritsi da Argentinara. Batek jakin zer nahaste berri sor dezakeen…
Izan ere, Ediciones Lauburuk gazteleraratutako bosgarren eleberria argitaratu berri du, eta Buenos Aireseko Liburu Azokan dago egunotan. El encanto del disfraz, 2007an Ereinek argitaratutako Mozorroaren xarma eleberriaren itzulpena, umorez eta omenaldi txikiz beteta dator, Euskal Herritik Thailandiarako bidaia zoro batean.
Liburu Azokan, Zigorrek topo egin du bere bidaia erotik ihes egin ezinik jarraitzen duen Edurekin. Bidaiatzeko modu bi, zuek nahi duzuen tokian, hondartza batean zein komunean eroso jarrita, irakur ditzazuen.

TYPEOren standa, 1401, pabilioi horia, Buenos Aireseko Liburu Azokan
Egileak eta editoreak ez dute balizko albo ondorioen gaineko erantzukizunik hartuko…