Kalean dago La mentira en la sangre eleberriaren Argentinako edizioa. Liburua larunbat honetatik (azaroak 5) aurrera lortu ahalko da; izan ere, 5ta Feria del libro punk y derivadxs delakoan aurkeztuko dugu, La Cultura del Barrion larunbatean eta Salón Pueyrredónen igandean. Eleberri hau 2011n argitaratu zen euskaraz, Euskal Herrian, Txalaparta argitaletxearen eskutik, eta orain gaztelaniazko itzulpena dakargu Argentinara, iaz Las sombras de la Utopíarekin egin bezala. Oraingoan ere Tren en Movimientok argitaratu du eta Lluís Ràfolsen azal ederra dakar. Liburua argitaletxeari zein niri eskatuta lor daiteke. Ale bat nahi baduzu, badakizu.
Oraindik datarik ez badauka ere, laster Txilen ere egotea espero dugu, Lom argitaletxearen eskutik.