Mendez mende men

Poema hau Deofi lagunak AM Colash proiektuaren bigarren kapitulurako egindako eskaeraren ondorioz sortu zen. Idatzi ondoren konturatu nintzen olerki bat zela…

Mendez mende men

Men egin, otzana izan, esanekoa.
Esandakoa bete, esan dizuten lez.
Jehova, jainkoa,
Ala ahalguztidunaren kontrako bekatu ororen iturria desobedientzia,
jainkoaren beldur ez izatea,
omen.
Men egitea eta beldurra,
binomio banaezina.
Ona da menderatuok men egitea,
omen.
Mendekoak omentzen dituzte.
Menderatuak mendez mende, mendekua amets,
menturaz.
Eta bitartean,
men,
amen,
omen.
Baina badauzkagu beste men batzuk:
ikusmena, entzumena, ulermena,
mintzamena, adimena, ekimena…
Men egiteko eginak ez daudenak.
Erabakimena,
sormena.
Gozamena gaiztoa omen, men ez egiteko deia.
Geu izateko,
orain eta hemen.

(2020-3-20)

youtube placeholder image

Kapitulu osoa hemen:

youtube placeholder image

Utzi zure iruzkina / Comenta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.