Onerako zein txarrerako, zenbaki magikoa ei da hamahirua. Ateook, ordea, ez dugu ez jainkorik ez deabrurik gurtzen eta sinbologiak gure premien arabera erabiltzen ditugu. Kasu honetan, ona behar du hamahiru zenbakiak, nire hamahirugarren eleberria izango dena nire lanik garrantzitsuena ere izango delakoan bainago. Hala sentitu dut sortu bitartean, eta hala sentitzen dut orain, liburua argia ikusteko prest dagoela. Ausartuko gara beste gizarte batekin amets egitera? Eta garrantzitsuagoa dena: ausartuko gara beste gizarte bat eraikitzen hastera? Esan gabe doa horretarako irrikan nagoela ni, aspaldi. Eskertu beharko Txalapartak hemen hasten denaren alde egin duen apustua eta Garazi Arrula editoreak egindako lan on eta zorrotza.