Agindutakoa zor, hemen dago Iraultza eta Zigor neba-arreba bikien abentura berria, Katuak jandakoa. Oraingoan fantasia dirudien misterio baten atzetik gure gizartearen egiazko arrakala berriekin egingo dute topo, Ondarratetik Bilborako bidaian. Egia ote da munduan mihirik gabeko haurrak jaiotzen hasi direla? Eta egia ez bada, gertatuko al da inoiz? Ondarraten bai, jaio dira halako haur bi, eta Iraultzak eta Zigorrek gehiago jakin nahi dute, baita jakin behar ez luketena ere.