Tag Archive: literatura
“Bioklik”en aurkezpenak
Laster ibiliko gara Bioklik aurkezten, hona orain arteko egutegia: Martxoaren 20an, 11etan (prentsaurrekoa), Donostiako Elkar dendan Martxoaren 23an, 19etan (solasaldia Dabid Martínezekin), Bilboko Bira Kultur Gunean Martxoaren 28an, 19etan, Mundakako OrtuArt espazio irekian, Goiko Kale 38 Bertan argituko dugu apur…
+
Laster “Bioklik” kalean
Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala…
+
2018ko udaberrirako, “Bioklik” bidean
Bide luzea izan da, baina badator nire zazpigarren eleberria izango dena, “Bioklik”. Proiektuaren lehen apunteak 2008an egin nituen, Bermeon, orduan Utopiaren itzalak hasita neukala. Karonterekin hasitako zientzia fikzioaren bideari heldu nion berriz, oraingoan etorkizun ez hain urrun batera bidaiatuta: 2044ko…
+
LOM argitaletxeak “La mentira en la sangre” argitaratuko du Txilen
Datorren astean, LOM argitaletxearen lan apartari esker, La mentira en la sangre eleberria eskuragarri egongo da Txilen. 2013an Quimantúk argitaratutako Los buenos no usan paraguas kronika eta entsegu liburu autobiografikoaren ahizpatzat jo daiteke, eta 2009an Temukoko kaleetan hasitako borobila ixtera…
+
“La mentira en la sangre”ren aurkezpena urteko azken Literapunken
Datorren asteartean, abenduak 13, La mentira en la sangre aurkeztuko dut Salón Pueyrredónen, urteko azken Literapunken. Ekitaldia, betiko moduan, 21:00ak aldera hasiko da. Zortzi idazle egongo gara gure testuak irakurtzen eta, betiko lez, musika ere egongo da. Aukera polita liburua…
+
Ni bat asmatu nuen
Ni bat asmatu nuen, bikaina, nahi nuen neurrikoa, onak zirela ikasi nuen dohainez jantzia, eta asmatu ez nuen niak bere bizi osorako lantzat hartu zuen asmatu nuen nia gezurrez gezur biluztea, suntsitzea, gezurtatzea. Maitasuna maite nuela asmatu nuen, maitatzen banekiela….
+
Gizarte bioteknologiko zoriontsutik bahiketa berezi batera…
Duela gutxi iragarri nuenez, amaituta dago aspaldi heldu nion azken proiektu literarioa, Bioklik eleberria. Haren atzean, ordea, beste batzuk ibili dira ate joka, txanda eske luzaroan. Ezin denei batera ekin, baina dagoeneko hasita dago zazpigarrenaren atzetik etorri behar lukeen zortzigarrena,…
+
Badator “Letras Al Margen”, Antena Negra TVko literaturari buruzko saioa
Domekan, apirilak 24, 19:00etan, “Letras Al Margen” saioa estreinatuko dugu. Saioa hilerokoa izango da eta astearteetan ere ikusi ahalko da, 23:00etan, Antena Negra TVn, Buenos Aires hiriburuan ATDko 20. kanalean, zein Interneten, ANTVren webgunean. Programa honen bidez komunikabide eta bide…
+
Gau beltz literarioa La Rondan
Bariku honetan, hilak 11, jardunaldi literarioa antolatu dugu La Rondan. Zenbait egilek euren testuak irakurtzearekin batera, Lorena Arabiak Pola (Milena Caserola) eleberria aurkeztuko du eta nik Las sombras de la utopia (Tren en Movimiento). Mikrofono irekia egongo da, eta musika…
+